XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVIII mendean, esaterako, Iruiñean euskal liburuak argitaratzen ziren eta hala ipintzen zuten sarreran, baina artikulua kendurik lekuzko genitiboa behar zenean Iruñeco egiten zen.

Ikus Nafarroako hiri nagusian argitara ziren Kardaberaz-en liburuak.

Iruiñea Escualdunen hiri buruçaguia dela dio J. d'Etcheberri medikuak XVIII mendean, Urkijo-k 1907 urtean Parisen argitaratu zizkion lanetan.

Beraz ìrun forma zaharra Iruñe- izatera iritsi zen euskaldunen artean eta irun- ez da, itxuraz behintzat, konposizioaren lehen aldean agertzen den forma, izen komun baten ondoan -aga sufixoa datorrenean ez baita halakorik gertatzen (37). Luis Michelena, Hispánico antiguo y vasco, Archivum, t. VIII, (1958) 33-47 orr.

Done Miliaga-ko dokumentu berean Mahape / Mahabe ere aipatzen da, eta egun Mahave bezala irauten du Berceo-tik bederatzi kilometro ingurura Najera bidean (38) Dirección general del Instituto Geográfico y Catastral, 2? edic. 1952, nampdeg; 203.

Seguru asko bukaerako -pe / -be euskarazko behe laburtua da.

Gogora ekar dezagun batzuetan konposizioan -pe erabiltzen dugula, mantapean esaterako.

Beste dokumentu batean (929, C. SMillán, dok. 24) Done Miliaga inguruetan ascendimus ad Magavetam et per medium ipsius vallem ad fontesi sicas agertzen da eta behar bada Mahabe eta Magaveta formen artean gehigarri bat besterik ez dago, agian bat baino gehiago zirela adierazirik izen berbera zeramaten etxeak edo soloak, -ta sufixo hutsa ez baldin bada.

Alderdi honetan beti -(h)uri bigarren elementutzat duten toponimoen parean agertzen da Urunia eta lehenengoaren isoglosa Bizkaitik hasi eta egoaldera dator.

Beste alderdian, Este aldera, (h)iri da, nabarmen ageri denez.

Barri formaren isoglosarekin berdintsu gertatzen da, M. Pidal-ek egin zuen mapan ikus daitekeenez, cfr. Toponimia prerrománica, Madrid 1968, reinpresioa.

d) Berceo-tik kilometro batera gutxi gora behera egun ere Arancilla dago zazpi metro goragoko leku batean (39) Mapa berberean ikus daiteke., eta gutxienez aran hitzaren erdal diminutiboa besterik ez da, (...)